Athleticek hirugarren segitzen du, Espanyoli 1-0 irabazi eta gero

Erredakzioa
Bilbo
2018ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Athleticek garaipen baliotsua lortu zuen atzo Lezaman, Espanyolen aurka: 1-0. Ordu laurdena bete aurretik hartu zuen aurrea Joseba Agirreren taldeak, 13. minutuan. Luciak pase ona eman zion Nekaneri, eta aurrelariak sasoiko bere 11. gola sartu zuen. Zuri-gorriek bigarren gola sartzeko abagune garbiak izan zituzten, argiena Erikak, 33. minutuan penalti bat huts egin baitzuen. Bigarren zatia ez zen hain bizia izan. Bisitariak apenas hurbildu ziren Ainhoa Tirapuren atera, eta Athleticek ere ez zituen aukera garbiak sortu. Atzoko garaipenarekin hirugarren postuari eutsi dio. Realak herenegun jokatu zuen Levanteren aurka. 2-1 irabazi zuen, eta horri esker puntu bakarrera ditu Espainiako Kopa jokatzeko postuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.