Sare Herritarrak eta Etxerat-ek urriaren 8an Donostian egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete Nafarroako herritarrei. Gogoratu dute egun hemezortzi preso nafar daudela Euskal Herriko espetxeetan, baina beste lau daudela Espainiako presondegietan, eta hiru Frantziaren ardurapean daudenetan.
Etxera bidea gertu! lelopean, egun osoko egitaraua antolatu dute urriaren 8rako, bi helbururekin. Batetik, herritarrak euskal presoen etxeratze prozesua babesteko prest daudela adieraztea. Bestetik, gogoratzea oraindik ere bidea geratzen dela «salbuespena guztiz amaitzeko».
Urriaren 8ko mobilizaziorako deia egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu