Aberri Eguna Donibane Garazin, EH Baik eta Aitzinak deituta

Eneko Etxegarai Urain.
Donibane Garazi
2018ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
EH Baik eta Aitzinak elkarlanean deitu dute Aberri Egunera, apirilaren 1erako; Nafarroa Beherean iraganen da, Donibane Garazin. Independentista sareak Iruñerako egindako deialdiaren «logika» berean kokatu dute. «Frantziako eta Espainiako estatuek deuseztatu nahi izan duten euskal lurraldeen arteko lotura sozial, politiko, instituzional eta kulturalak berreraikitzea dugu helburu», adierazi dute antolatzaileek Donibane Garazin, aurkezpenean. Aberri Eguna «hizkuntzak eta kulturak ezaugarritu eta kolektiboki existitu nahi duen herriaren eguna izatea» nahi dutela azpimarratu dute.

Euskal Herriaren «ezagupenaren» eta bestelako gizarte baten alde ari diren dinamiken eta elkarteen lana aitortu dute.

Egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean, Ipar Euskal Herriko elkarteen eta eragileen merkatua izanen da, «herrigintzan» ari direnen topaleku izateko. Eguerdian manifestazioa izanen da, eta azoka estalian bukatuko da, ekitaldi politikoarekin. 14:30ean, herri bazkaria eginen dute bertako elikagaiekin, eta, 17:00etatik goiti, kontzertuak: Kontrabanda eta DJ Xabi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.