Albistea entzun

Athleticek susperraldia berretsi nahi du, gaur Espanyoli irabazita

Unai Nuñez, Oestersunden aurkako partidan.
Unai Nuñez, Oestersunden aurkako partidan. SINADURA / AGENTZIA Tamaina handiagoan ikusi

Haritz Gallastegi -

2018ko urtarrilak 14 - Bilbo

Athleticek Espanyolen etxean osatuko ditu gaur ligako lan erdiak. Orain arte 24 puntu eskuratu ditu. Beraz, egoerarik onenean 27rekin amaituko du lehen itzulia. Cornellan gertatzen dena gertatzen dela, ez da lehen zati ona izango. Ez jokoari dagokionez, ez puntu kopuruari dagokionez. Taldeak gabezia asko erakutsi ditu, eta orain arte bildutako puntuek ez dute ematen azken sasoietan lortutako helburuetara gerturatzeko. Hortaz, esan gabe doa Athleticek asko duela hobetzeko.

Kontua da pozik egoteko moduan egon daitekeela, lehiaketako lehen bost hilabeteetan eman duen maila kontuan hartuta. Ligan dagoen parekotasunak mesede egin dio, edo, bestela, gainerako taldeak ere hainbestean aritu dira. Gauza bat edo bestea izan, sailkapenaren erdialdean egonkortzeko aukera paregabea dauka, zuri-gorrien antzera gorabeheratsu dabilen Espanyoli irabazita. Quique Sanchez Floresek zuzentzen duen taldeak puntu bat gutxiago du, baina Espainiako Kopan balentria egin berri du Levanteren etxean kanporaketa iraulita, eta konfiantza aldetik indartuta zelairatuko da.

Athleticek ere badauka arrazoirik baikor egoteko. Ligako azken zazpi partidetan ez du galdu, eta Alavesen kontra jokatutako azken partidan denboraldiko garaipenik erosoena lortu berri du: 2-0. Hobekuntzaren arrazoi nagusia defentsako lanean dago. Galdu barik daraman boladan lau gol baino ez dizkiote sartu, eta, atea ondo zainduz gero, jakinekoa da garaipena gertuagoa izaten dela. Baina futbolean talde sendoa izan eta arrakasta lortzeko, defentsako jokoaren eta erasokoaren arteko oreka lortu behar da. Ez da nahikoa izaten arlo bakar batean nabarmentzea. Ildo horretan, Iturraspek eta Beñatek orain arte falta izan zaion argitasuna eman diezaiokete taldeari, baita De Marcosek ere, baina arabarrak ez du zorterik lesioekin azken bi denboraldiotan. Gaur haren falta sumatuko du agian Kuko Zigandak.

Nuñez eta Lekue, hasieratik

De Marcosen hutsunea Lekuek beteko du. Onena eta txarrena egiteko gai da atzelari bilbotarra. Oraindik ez du eman Lezamako teknikariek uste zuten maila. Defentsako beste berritasuna Nuñez izan daiteke, partida bateko zigorra bete ostean. Eta aurrera begira ez dirudi nobedaderik egongo denik: Susaetak, Raul Garciak eta Adurizek bermatua dute lekua hamaikakoan. Libre geratzen den postua Williamsek beteko duela dirudi.

ESPANYOL-ATHLETIC

Espanyol. Pau Lopez; Javi Lopez, Oscar Duarte, Mario Hermoso,

Aaron; Jurado, Darder, Roca, Granero; Baptistao eta Gerard Moreno.

Athletic. Herrerin; Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Saborit; Iturraspe, Mikel Rico; Williams, Raul Garcia, Susaeta; eta Aduriz.

Epailea. Trujillo Suarez.

Lekua. Cornella-Praten (40.500 ikusle).

Ordua. 18:30ean (BeIN La Liga).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Isak gola ospatzen, atzo, Sturm Grazen aurkako neurketan. ©CHRISTIAN BRUNA / EFE

Realak lehen garaipena lortu du Europa Ligan

Jone Bastida Alzuru

Realak irabazi egin du Sturm Grazen aurkako partida: 0-1 gailendu da. Isakek sartu du lehiako gol bakarra, bigarren zatian

 ©SEDIS BASQUET

«Momentuaz gozatzen ari naiz»

Jone Bastida Alzuru

Estatistikek erakusten dute Etxarri sasoi hasiera aparta egiten ari dela: Espainiako Lehen Mailako saskiratzaile nagusia da, partidako batez beste 19,2 puntu bilduta. Hazten segitu nahi du.
Osasunako jokalariak, <em>Chimy</em> Avila-k Vila-reali sartutako gola ospatzen. ©DOMENECH CASTELLO / EFE

Denak bat eginik, gorabidean

Eñaut Agirrebengoa

Osasuna bosgarren postuan iritsiko da Lehen Mailako hamargarren jardunaldira, hasiera itzela osatu eta gero. Miguel Flañoren ustez, oraingo emaitzak azken urteetan hartutako ildoaren segida dira: «Oso egina dago taldea». Gorritxoek onbidean jarraitu nahi dute gaur, Sadarren Granadari irabazita.

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Azken urte eta erdian asko sufritu dut; burumakur nengoen»

Mikel O. Iribar

Azken hamasei hilabeteak ez dira garairik samurrenak izan Zaratamokoarentzat, hainbat arrazoirengatik. Pixkanaka, sentipen «hobeagoak» ditu. Bihar, Lasoren aurkako partida erabakigarria jokatuko du, Zallan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.