Mikel Zumeta.
HERTZAK

Erreferenteak

2022ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Ekainaren 22an eta 23an, Mariano Ferrer kazetariaren irudiari eskainitako bi jardunaldi egin zituzten EHUko udako ikastaroetan. Ferrer irratigintzan urte luzez jardun zen, Egin egunkariaren zuzendari izandakoa da eta Radio Popularren —ondoren, Herri irratia— urte luzez esatari moduan ibilitakoa.

Irratigintza, kazetaritza idatzia, bideogintza, youtubegintza, influentzergintza, tiktokgintza, informazioa zabaltzearen ofizioa krisi sakonean darama urte luzez. Ofizio izatetik afizio izatera pasatu da. Ofizio gisa duten askok informazioa zabaldu besterik ez baitu egiten: hausnarketarik ez, kontrarik ez, kolokan duten lanpostuaren aulki zabukarian ekilibristarenak egiten. Afiziotik ari direnak, batzuk grinez, besteak diru eta botere gosez, liskarrean dabiltza, sustraitutako medioen aurka, lehia basatian bizi den ekosistema mediatikoan. Guztiak —edo gehienak, behintzat—, prekarietatean. Irakurtzen nion Ferrerri, mezuak zabaltzea ez dela zinezkoa nork zabaltzen dituen ez dakigunean. Ezinezkoa da hausnarketa mezuen gaindosian, guztia berdin dela dirudienean.

Pasa de astean Espainiako El País egunkariaren zuzendari izandakoak txio batean aitortzen zuen, egunkaria (El País) helburu politikoekin erabili zuela agintean zegoen gobernua ezegonkortzeko. Nola heldu gara horraino? Ferrer kazetariaren irudia edo Mirentxu Purroirena goraipatzea ezinbestekoa da garaiotan. Mezu anabasa uholde modura eraman ez gaitzan, korrontearen indarra handia da eta. Oroitzen naiz amak nola esaten zidan kontuz ibiltzeko Hondarribitik Hendaiara igerian egiterakoan, badian ez baita ibaia ikusten, ez da nabari begibistan, baina hor dago ibaia, eta bere korrontea, tentuz ez bazabiltza eramango zaitu, kasu!Berri ematearen zioa eraldaketan dago, ahots ugari dira; forma, kolore, itxuraz mezu desberdinekin. Kazetari arenedo berriemailearen lana da hausnartzea, ezagutaraztea, mozorroa kentzea, geruzak erauztea.

Argi dago informazioaren medioa boteretsua dela, gure ardura da botere horri erabilera zuzena ematea. Ez, ordea, boterean dagoena limurtzea edo laketzea, edo okerrago dena, boterearen mezuak inozoki birsortzea konbentzimenduz behar adina hausnartu ez denean, norberaren alde egiteko, sakatu like eta jarrai nazazu sareetan, independentea naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.