Haur eta gazte literatura. 'Karl Marxen kapitala'

Abiapuntu eraginkorra

Idazlea: Joan R. Riera. Ilustratzailea: Liliana Fortuny. Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz. Argitaletxea: Txalaparta.

2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Izenburuak ez du gezurrik esaten: liburuxka honetan Marxen teoria politikoa azaltzen zaigu. Labur baina zehatz, agertzen da zer den langileak kontratatzea, lanaldia, enpresa, ekoiztea, gainbalioa, ekoizpen kostua, etekina edota greba.

Lehen inpresioak haur txikien liburuen estetika ekartzen du gogora. Eta okerreko irudipena da. Sinplea izaten ahalegintzen bada ere, kontzeptu teorikoak azaltzeko obra bat da, bere konplexutasun ebidenteekin. Gainera, haur-kutsuko estetikak ez dio mesederik egiten nerabeak erakartzeko.

Azalpenak emateko, praktikara ekartzen du teoria, ipuin baten bidez ulergarriago delakoan dena. Zehazki, Karlos izeneko aitona batek bere bilobei «egiaz gertatu zen istorio bat» kontatzen die. Istorioan zehar goiko kontzeptuak agertzen doaz, eta bakoitza ia nahi gabeko pausaldi bihurtzen da, irakurlearen ulermenerako erronka. Gaian jantzitako bitartekaria beharko da ondoan, are gehiago haurrak badira irakurleak.

Ipuina eraginkorra da azalpenetan, eta —bitartekaria lagun— abiapuntu polita izan daiteke haurra teoria politiko-ekonomikoetara hurbiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.