Ingurumen auzirako funtsezko ikerketa

2022ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Cedexen txostenak zeresan handia izango du Zaldibarko zabortegiaren amiltzeari buruzko ingurumen auzia argitzeko. Durangoko 1. Instrukzio Epaitegiak eskatuta, Espainiako Gobernuko Herri Lanetako Ministerioaren esperimentazio zentroak (Cedex) zabortegia amiltzearen arrazoiak argitzeko egindako txostena helarazi dio Ertzaintzari, eta hark jarri du epailearen esku. Zabortegia zergatik erori zen xeheki aztertzeaz gain, Lurtek enpresak 2019an zabortegiaren egonkortasunari buruz egindako azterketa ere ikertu dute perituek. Ez da hondamendiaren arrazoiak argitzeko egin den peritu txosten bakarra. Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Kantabriako eta Kataluniako unibertsitateek ikerketa bana egin zuten, eta horiek ere helarazi dizkiete Durangoko Epaitegiari. Cedexek egindakoa, baina, orain arteko osoena eta zehatzena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.