Lagardek gaur esango duenari adi

2022ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Aspaldiko urteetako inflazio datu handienekin batera hasi dira etortzen interes tasen igoerak. Atzo bertan Zeelanda Berriko Erreserba Bankuak puntu erdi igo zituen interes tasak, %1,5era. Eta igoera gehiagori buruzko albisteak ere ugarituz doaz. Gaur ez da igoerarik espero Frankfurten (Alemania), EBZ Europako Banku Zentralaren Gobernu Kontseiluan, baina inflazio handia eztabaidagai izango dute. Eta EBZko presidente Christine Lagardek ere erantzun beharko ditu galderak inflazioari aurre egiteko asmoei buruz. Merkatuetan gero eta gehiagok egiten dute apustu irailean iritsiko dela tasen lehen igoera eurogunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.