Berehala konplikatuz joan zen prozesua

2018ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Lizarrako Akordioaren sinatzaileek Donibane Garazin egin zuten jendaurreko bigarren aurkezpena, 1998ko urriaren 2an; moderatzaile, Txema Auzmendi jesuita. ETAren gutun bat heldu zitzaion eskuetara, bilera hasieran irakurtzeko eskakizunarekin. EAJ ez zegoen leitzearekin ados, baina moderatzaileak irakurri egin zuen, baita ondoren erre ere. Auzmendik gogoan du bilkura «ondo» joan zela, «aurrera egiteko borondatea» ikusi zuela. Bi hilabetera, PPren gobernuaren ordezkariak eta HB Burgosen bildu ziren (Espainia). Madril ETArekin ere batzartu zen: 1999ko maiatzean, Veveyn (Suitza). Adostasunik ez. 1999ko maiatzean, EAJk, EHk eta EAk legealdiko akordioa sinatu zuten Jaurlaritzako Lehendakaritzan. ETAk 1999ko abenduan bukatu zuen su-etena, EAJrekin eta EArekin zituen desadostasunak argudiotzat jarrita. Lizarra-Garazi ere bukatu zen, berehala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.