Urkulluk 155.aren erreforma ere eskatu du

2022ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak begi onez ikusi du Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek jakinarazitakoa, eta atzo adierazi zuen Zigor Kodea erreformatu eta sedizio delitua kentzeak «bide politikoak indartzen dituela bide judizialen aurrean» edozein auzi politiko bideratzeko. Afera hori baliatu zuen Espainiako Konstituzioko 155. artikuluaren eta «estatu ereduaren» erreforma ere hizpidera ekartzeko.

EH Bilduk ere ontzat hartu zuen Sanchezen adierazpena. Espainiako Kongresuan duen diputatu Jon Iñarrituren arabera, «positiboa da legealdia amaitu aurretik egitea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.