Ukraina ekialdeko gatazka. Bizitza bonba artean (eta VI)

Autogobernua kendu nahi die Kievek Luhansk eta Donetski

Hiru urteko autonomia ahalbidetzen duen legea bertan behera utzi nahi du dekretu bidez Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak

Xabier Martin -

2014ko azaroak 16
Kontraesan agerikoa gordetzen dute Petro Poroxenkoren azken ekinbideak eta haren azalpenak. Ekialdeko eremu errusiazaleak «egonkortzeko», haien autogobernua kentzea proposatu du Ukrainako presidenteak, berez muturreko egoera dena are gehiago tenkatuko litzatekeela bistakoa den arren. Parlamentua osatu gabe dago oraindik, baina hauteskundeetako irabazleak garbi utzi du Luhanskek eta Donetskek aldarrikatutako autogobernua bertan behera utzi behar dela, eta horretarako, «urgentziazko» dekretua sinatu du, hiru urtean ekialdeko hiriei autonomia segurtatzen zien legea bazterrean uzteko.

Beraz, gehiengoa bermatzeko koalizio bat osatu zain, egintzat jotzen dute denek Poroxenkok autogobernua kendu egingo diela errusiarzaleei. Albiste horrek are gehiago hauspotu zuen atzo Brisbanen (Australia) G20koen bilkuraren barruan Ukrainak hartu duen eztabaidaren indarra. Vladimir Putin Errusiako presidenteak Angela Merkel eta Jean-Claude Juncker Alemania eta EBko buruak izan zituen aurrez aurre, eta haiei Moskuren jarrera azaldu zien. Kazetariei ere bai: «Mendebaldeko potentziek gure bankuak hondoratu nahi dituztela? Orduan Ukraina hondoratuko dute». Putinek garbi utzi nahi du Moskuk 25.000 milioi dolar utzi dizkiola Ukrainari, eta zigorren bidea arantzaz beteriko bidea dela.

Hauteskundeen itzala

Poroxenkoren azken mugimenduak nabarmen aldentzen du auziaren irtenbide baketsua, baina erraza da ulertzen azaroaren 2an Donetsken eta Luhansken egindako hauteskundeekin lotuta dagoela. Euren parlamentuak osatzeko bozkatu zuten ekialdeko errusiazaleek, Kievekin negoziatuko zutenak hautatu zituzten, alegia, eta horrek ezerezean utzi zuen Kieven autonomiarako proposamena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna