Azken jardunaldietako hobekuntza berrestea du helburu Osasunak

Erredakzioa
Iruñea
2018ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Azken jardunaldietan hobera egin du Osasunaren jokoak eta emaitzak. Horri esker, eta igandean Bartzelona B-ri 0-2 irabazi ostean, igoerako kanporaketak jokatzeko postuetara itzuli zen. Gaur hobekuntza hori berresteko aukera du, etxean, Teneriferen kontra (16:00). Denboraldi honetan kostatzen ari zaio Diego Martinezi etxean emaitza onak lortzea. Puntu kopuru bera lortu du Sadarren eta kanpoan. Baina bolada ona baliatu nahi du. Gaurko norgehiagokan Carlos Clercek ezingo du jokatu, zigortuta baitago txartelengatik. Oierrek, Javier Flañok edo Corisek ordezka dezakete. Tenerife bolada gozoan dago, Joseba Etxeberriak zuzentzen duenetik. Zazpi partidetatik bost irabazi ditu, eta Osasunarengandik lau puntura dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.