Egokituta ere, ohiturei dantzan eutsiz

San Pedro eguneko ohiturari jarraikiz, kaxarranka eta emakumeen aurreskua egin dituzte Lekeition. Egoerak hala behartuta, aurtengo ekitaldia publiko mugatuarekin eta Abaroa jauregiaren parkean egin da.
Hamazortzigarren aldiz igo da Asier Uskola kaxa gainera, aurten.
Hamazortzigarren aldiz igo da Asier Uskola kaxa gainera, aurten. LEKEITIO UDALA Tamaina handiagoan ikusi

Zihara Jainaga Larrinaga -

2020ko ekainak 30

Badirudi pandemia baino gehiago lainoak izango direla kaxarranka egiteko oztopo. 11:00 direla, ilara luzea dago Lekeitioko (Bizkaia) Abaroa jauregiaren belargunera sartzeko zain, eta euria hasi da berriro ere. Kalean egin beharrean, bertan egingo dute aurten kaxarranka eta emakumeen aurreskua. Lainoek dakartenari begira, antolatzaileek ekitaldia bertan behera uztea ere pentsatu dute. «Kaxa gainean dantza egiteko euria da oztoporik handiena», azaldu du Ibon Noya Lekeitioko kultur teknikariak. Baina, halako batean, zortea aldeko, badirudi atsedena emango duela eguraldiak. Eta hasi dira sartzen ekitaldira gonbidatutako 140 pertsonak.

Izan ere, San Pedro jaietan murgilduta behar lukete Lekeition (Bizkaia). Baina kale artean jendea badabil ere, festa girorik ez da usaintzen. Beste hainbat tokitan bezala, udalak bertan behera utzi ditu ospakizunak. Hala ere, egitarauan esanguratsuak diren zenbait ekitaldi mantendu dituzte. Hala egin zuten, atzo, kaxarranka dantza eta emakumeen aurreskuarekin. Neurri bereziak hartuta eta egoerara moldatuta, urteroko ohiturari eustea erabaki dute.

Egoerak hala eskatuta, publiko mugatuaren aurrean egin dira dantzak. Ekitaldia zuzenean ikusteko 70 sarrera bikoitz zozkatu zituen udalak. «Guztira 190 eskaera jaso ziren», azaldu du Noyak. Zortea izan dutenen artean, Mirari Agirre eta Juan Manuel Elorza bikote lekeitiarra dago. «Ekainaren 29a egun berezia da Lekeition, arrantzale eguna, eta egoera dena delakoa ere, beti dute kolorea jaiek, beti ospatzen ditugu». Hori horrela, adierazi dute «jaiak jai» izateko izarak balkoian jarri dituztela. Balkoietatik ikusi dute ekitaldia, parkera begira dauden etxeetako hainbat pribilegiatuk ere. Amaia Barbarias ere animatu da ekitaldira. Oier semearekin batera eserita dago dantza ekitaldia hasteko zain: «Kaxarranka beti izan da lekeitiarrentzat gauza berezi bat, herriko ohiturak bultzatu egin behar dira zalantzarik gabe», adierazi du Barbariasek.

Urteroko dantzak

11:45ean txistu doinuak hasi dira, eta badator Asier Uskola dantzaria kaxaren gainean, publikoaren aurrera, arrantzalez jantzitako hamar bat dantzariz inguratuta. Normaltasun berrira egokitutako janzkera dakarte denek, hots, maskara zuriak soinean jantzita. Hamazortzi urte daramatza Uskolak kaxa gainean dantzan, eta aurten ere ez du hutsik egin. «Sentsazio arraroa dut gaur: herriko giroa faltan sumatzen dut; jendea gogoz etorri da gu ikustera, baina, hala ere, urruntasuna nabaritu da». Goizean ekitaldi instituzionala egin behar izan dute kofradiako kideen eta agintarien aurrean. «Helburua egitea zen; guregatik behintzat ez zen egin gabe geldituko». Publikoaren laguntza izan du Uskolak dantzan ari zela, bata bestearen atzetik entzun dira irrintziak publiko artetik, eta txalo zaparradak jarraian.

Uskolak azken jauzia egiteaz batera, berriro hasi da zirimiria. Emakumeek belar zorua dantza egiteko moduan dagoen begiratu dute. Ausartu dira. Karmele Garatea da zortzi dantzarietako bat. «Entsegu gutxiago egin ditugu, eta lekua desberdina da guretzat, baina, hala ere, dantza berdin egingo dugu». Emakumeen aurreskuaren ostean, gizonak eta emakumeak elkarrekin dantza eginez bukatu da aurtengo ezohiko ekitaldia.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jedea Bilboko metrotik irteten, maskara jantzita ©Luis Tejido/EFE

Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian

Berria

Azken orduetan 224 kasu atzeman dituzte. Positiboetatik 123 Bizkaian detektatu dira.

Gasteizko zahar etxe bateko egoiliar bat bisita jasotzen. ©David Aguilar/EFE

Arabako eta Gipuzkoako zahar etxeetako hamar langilek positibo eman dute

Berria

Gainerako langileei eta egoiliarrei probak egin dizkiete, eta ez da kasu gehiago atzeman oraingoz.

Maskara jantzitako emakume bat Donostiako autobus geltokian, eskailera mekanikoak jaisten. ©Gorka Rubio / FOKU

Pandemiak desberdintasunak sakondu dituela dio Emakunderen txosten batek

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Gizon eta emakumeen osasuna, ordaindu gabeko zaintza lanak, enplegua, indarkeria matxista, bazterkeria eta parte hartzea azken hilabeteotan nola aldatu diren aztertu du Emakundek. Egoera hobetzeko gomendioak egin dizkie erakundeei.

Emmanuel Macron Miarritzen (Lapurdi), artxiboko irudian. ©Bob Edme

Zaintza langileentzako sari bat hitzeman du Macronek

Oihana Teyseyre Koskarat

Adinekoez eta elbarrituez arduratzen diren zaintzaileek 1.000 euroko «COVID saria» jasoko dute. Frantziako Estatuak 80 milioi euroko diru laguntza emanen die departamenduei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna