PINPILINPUSSIES + TZAR

Pogoetarako baladak

Noiz: Maiatzaren 21ean, larunbata. Non: Tolosako Bonberenean (Gipuzkoa).

2022ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Duela hiru urte sortu zuten Pinpilinpussies taldea Ane Barcena durangarrak eta Raquel Pages tarragonarrak, eta, ibilbide laburra izan arren, indarrez ari dira garage-poparen eta post-punkaren eszenan. 80/B izeneko EP bat kaleratu zuten aurkezpen lan moduan, soinu gordineko bost kantukoa, eta urtebete eskasera atera zuten lehen disko luzea: Fuerza 3. COVID-19ak ekarritako itxialdia indarrean sartu zen egunean argitaratu zuten, hain justu, eta mugatuak izan dituzte zuzenekoak. Hainbat single berri atera dituzte, ordea —Erre egin da ezagunena—, eta aurten disko berria ematekoak direla ere iragarria dute.

Tzar taldea ere haiekin izango da larunbatean. Stonerra da haiena, eta ondoko kideek osatzen dute: Nestor Uranga (gitarra), Xabi Calvo (gitarra, Ager Egurbide (baxua), Alberto Blood Seekers (bateria) eta Mikel Larratxe (ahotsa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.