Antton Iturbe.
BI AHOTSETARA

Senitarteko zarata

2017ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Lerro hauek, KuBeats festibalaren barnean, Balza, Radithor eta Jana Jan-ekin izandako mahai inguruan eta TtunTtun Brigaderekin batera ondoren eskaini zituzten saioetan pentsatu eta esandakoetan oinarrituta daude, eta bide batez, beraiei eskaini nahiko nizkieke)

Sarritan, musika elektronikoaz eztabaidatzean, musika horren definizioan bertan kateatzen gara. Zenbaitek, egun musika oro baliabide elektronikoz grabatu eta ekoizten denez, sailkapen horrek zentzurik ez duela diote. Arrazoia ez zaie falta, baina zantzu defentsibo samarra sumatzen diot jarrera horri. Beraz, elektronika bezala ulertzen dudana argitzen saiatuko naiz: baliabide guztiz elektronikoz sortu, grabatu eta ekoitzi den eta ohiko pop-rock abesti kantatu baten egitura jarraitzen ez duen musika abstraktua dela esango nuke.

Argibide horri jarraituz, aspalditik egin da musika Euskal Herrian, baina batik bat, 90eko hamarkadaren erdialdera, mundu guztian izandako eztandaren harira, gure artean, elektronika entzun eta sortu nahi zuen komunitate txiki bat jaio zen. Gitarretan oinarritutako rockaz aspertzen hasita, eta Do-It-Yourself etikari tinko helduz, bai alde dantzagarriagora baita zaratatsuagora jota ere,aukera infinituak irekitzen zizkigun eremu ederra aurkitu baikenuen askok elektronikan. Baina, eguneroko politikatik eta gizartetik erabat alienatutako hedonista edo friki hutsak ginelakoan, aurreiritzien pareta sendo batekin egin genuen topo, eta rockeroek idatzitako Euskal Musikaren Historiatik at geratu ere bai.

Trantze dantzagarrian izerditutako gorputzez betetako rave baten elkartasuna eta espazioaren okupazio askea, eta zarata, araututako sistematik kanpo geratzen den errorea edo anomalia moduan ulertuta, sormenerako erreminta bihurtzea, mezu politiko oso sendoak eta eragileak dira, ordea. Euskal Herrian, mezu horren historia,hein handi batean, kontatzeke dago oraindik. Berlineko technoaren historiari eskainitako Der Klang Der Familie moduko liburu koral batekin amets egiten dut horretan pentsatzean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.