GAKOAK

2018ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Epeak. Espainiako Gobernuak lege dekretua sinatuta, datorren ostiraleko Ministro Kontseiluan jarriko dute indarrean. Egun horretatik aurrera, aldeek 15 egun izanen dituzte helegiteak aurkezteko. Epe berean, Francoren sendiak erabaki beharko du hilotza non lurperatu nahi duen. Prozesu osoa urtea amaitu baino lehen bukatu nahi du gobernuak.

Helegiteak. PPk dagoeneko iragarri du auzitara joko duela lege dekretuaren kontra, Espainiako Konstituzioaren aurkakoa delakoan. Adituen arabera, baina, Auzitegi Konstituzionalak arrazoia emanen balio ere, horrek ez luke prozesua lehengoratuko.

Primo de Rivera. Gobernuak ez du Jose Antonio Primo de Rivera Erorien Haranetik aterako, Franco ez bezala, hura 36ko gerran hil zelako. Horren ordez, gorpua «nabarmentzen ez den hobi batera» lekualdatzea aztertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.