inaki petxarroman
HIZPIDEAK

'Ikatzaren ministroa'

2023ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Robert Habeck Alemaniako Ekonomia eta Klimaren Babeserako ministro eta Berdeen alderdiko kideari tokatu zaio ikatz meategi bat handitzeko bota behar duten Lutzerath herrixkan gotortu diren militante ekologisten aurkako operazioa aurrera eramatea. Ikatzaren ministro deitu diote kanpalekukoek, eta irudiak mundu osora iritsi dira: ministro ekologista bat ikatz meategi bat handitzen, Alemanian.

Ministroak dioenez, enpresarekin adostu dute meategia handitzearen truke 2038an ez baizik eta 2030ean ixtea. Berez, 2022 amaieran ixtekoak ziren bi ikatz zentral martxan izango dituzte 2024ra arte, Ukrainako gerrari egozten dioten energia krisiarengatik. Nork dio 2030ean ez dela beste arrazoiren bat izango ikatz meategi horren jarduera luzatzea justifikatzeko?

Argi dago Habeckek nahiko lan izango duela hurrengo hauteskundeetan orain arteko emaitzei eusteko. Realpolitik-aren kontuak dira. Sistemaren kudeaketak boterera iristeko bidea eman dizutenei bizkar ematea dakar sarritan. Ezkerrari hamaika aldiz gertatu zaio. Eta errautsetatik piztu, eta gero eta gehiago kostatzen zaio herritarren sinesgarritasuna bereganatzea. Humus horretatik hazten dira hango eta hemengo faxistak. Eta haiek ikatz meategiak berdin-berdin handitzen dituzte, baina konplexurik gabe. Era batera edo bestera, ikatz meategiak martxan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.