CUPek aurrekontua tramiterako onartzea adostu du

2016ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Hainbat egunetako negoziazioen ostean, CUPek oniritzia eman dio Junts Pel Sik proposatutako aurrekontua tramitatzeari. Ezker independentistako alderdiaren kontseilu politikoa atzo elkartu zen auziaz erabakitzeko, eta Oriol Junquerasen Ekonomia sailak mahai gainean daukan aurrekontua tramiterako onartzea adostu zuen. Nolanahi ere, zehaztu dute horrek ez duela esan nahi aurrekontuok onartuko dituztenik. «Eztabaidak, parlamentuan ez ezik, kalean ere hasi behar du, eta horri eman diogu baiezkoa», azaldu du Eulalia Reguant diputatuak.

Carles Puigdemonten taldeak nola edo hala eskuratu nahi du ezkerraren babesa, eta prozesu independentista horren araberakoa dela argudiatzen du. Proposamenean, diru sail bat gorde dute datorren urtean egin asmo duten erreferendumerako. CUPek azaldu duenez, urrats hori erabakigarria da euren babesa lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.