Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Beste bizimodu bat

2022ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Gazteek nahiko argi dute, batzuek bai behintzat: bizimodua aldatu behar da, kontsumo ohiturak aldatu behar dira. «Helduen bizi eredua lurraren txikizioarena da», dio Hodei Rodriguez Sukar Horia taldeko kideak. Baina nola egiten da bizimodu aldaketa hori? Argia da erantzuna: desazkundearekin. Baina, hori egin nahi al du benetan gizarteak? Atzoko berripaperean zioen Aitziber Sarobek: «Ematen du desazkundeak infernura eramango gaituela, baina hori faltsua da». Zerk eramango gaitu infernura lehenago? Desazkundeak, edo orain arte bezala jarraitzeak? Sarobek ez du zalantzan jartzen desazkundea. Haren ustez beste bat da galdera: «Asmatu behar dugu nola izan orain baino zoriontsuago bestelako bizimodu batekin [...] pertsonoi denbora gehiago eskainiz, eta ez gauzei, erosteari». Anne Rodriguez Fridays for Future taldeko kidearen ustez, aldaketak administrazioak egin behar ditu, norbanakoen bizitzetan eragiteko. Eta hala da. Baina norbere ardurak ere ezin dira baztertu. Kontsumoa norberak egiten baitu sistema oso batek bultzatu arren. Norberak berrikusi behar luke bere bizimodua ere, benetan aldatu nahi duen, edo segitu nahi duen orain arteko martxan. Eta kontsumoa neurtzeko egun ezin hobeak dira. Olentzerok eta Mari Domingik ispilu banaketa egin balute argiago ikusiko zen, agian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.