Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Alarma Txinatik

2023ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Berriro ere Txinari begira jarrita daude Europako Batasuneko agintariak, berriro ere Txinatik datorren birusari ateak nola itxi erabaki nahian. Baina, hemen ateak eta kaiolak irekitzea erabaki zutenetik urtebete pasatu da, eta baita birusarekin elkarbizitza posible dela frogatu ere. Osasun aditu eta birologoek ere ez dute alarmarako arrazoirik ikusten, talde immunitatea lortua baitago hemen, eta aldaera berriek ere ez dutelako larritasun handiagorik erakutsi.

Baina, saihetsezina da hiru urte atzera begira jartzea. 2020ko data hauetan hasi baitzen, hain zuzen ere, COVID-19 zelako hari buruz hitz egiten. Urrun zirudien hasieran, gertuago apurka-apurka, azkenean herritar guztiak etxean itxiarazi arte. Gizartea indartuta, hobea aterako omen zen pandemiatik, baina ez ote zen justu kontrakoa gertatu. Osasun arretan ere galera nabarmena izan da, eta oraindik ere prezio garestia ari da ordaintzen. Hiru urteren arrastoa denengan dago, eta sakonagoa da askorengan.

Halere, birusari baino beldur handiagoa zaio, oro har, horrek ekar ditzakeen neurri murriztaileei, berriro etxean ixteari, ingurukoa ezin besarkatzeari, batera eta bestera mugitzeko osasun pasaporte bat erakutsi beharrari, berriro ere bata bestearen mugimenduen zelatari izateari. Pandemiak ez baitzuen onetik ezer ekarri, eta ez bakarrik osasun arloan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.