GALDERA

Zuzentasunari garrantzirik ematen al zaio?

2017ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Epaileek kontuan hartzen dute bertsolariak zer ahalegin egiten duen bere hizkera komunikazio egoerari egokitzeko, eta, hala dagokionean, saritu egiten dute ahalegin hori: rol jakinei lotutako erregistroak erabiltzen dituenean, alor semantiko jakineko hitzak erabiltzen dituenean, eta abar. Hizkuntza okerrak, berriz, nabarmen jaisten dute testuaren kalitatea. Hala, zenbait oker ez dituzte ontzat hartzen. Esate baterako: adjektiboak eta adberbioak ez bereiztea (hobe/hobeto), ezetza bi aldiz esatea (ez dakit ezer ez), eta erdaretako kalko okerrak erabiltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.