Akats batetik hasita

Joxe Mari Aizega
2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Akatsetatik ikasten da. Basque Culinary Center-ek lan eskaintza berri bat iragartzerakoan izandako deskuidu batek, akats horrek, probokatu du BERRIAk argitaratutako iritzi artikulua. Euskara menderatzea baldintza ezinbestekoa zuen lanpostua zen, ingelesaren eta gazteleraren pare komunikazio teknikari bat bilatzeko iragarkia. Modu ezegoki batean argitaratu genuen, hori argi dago. Errekonozitzen dugu akats hori.

Helburua, aldiz, argia zen, teknikariak euskara menderatu beharra zuen, gazteleraz eta ingelesaz gain. Kondizio hori hautagaiak hautatzeko momentuan erabili zen eta, horrela izan da, elkarrizketa prozesuaren ondorioz hautatu eta kontratatu dugun teknikariak euskara menderatzen du.

Jatorria eta oraina

Basque Culinary Center-ek hasieratik izan du euskal gastronomiaren garapena oinarritzat harturik, nazioarte mailan erreferentea izan zitekeen hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza zentroa bihurtzeko helburua. Egun, mundu mailan errekonozitua dagoen zentroa da, eta 32 herrialdetako ikasleak ditugu ikasturte honetan.

Gure sorreratik pasatu diren ia hamar urteetan, euskal gizartearekin lotura eta naziorteko begirada uztartu ditugu.

Urte hauetan euskara ere zaindu eta landu du. Gastronomia Zientzien Fakultatea, Mondragon Unibertsitateari atxikia dago, eta euskara gure nortasunean dago. Izaera hau Basque Culinary Center-en topatzen diren kultura ezberdinekin uztartu dugu. Uztartze honek eskatu izan du ere BCCn lan egiten duen langile taldean hizkuntza eta kultura ezberdinak dituzten pertsonak izatea. Elebidunak eta elehirudunak, ikasgai eta beharren arabera. Bertakoaren eta kanpokoaren oreka dinamikoa lortzeko helburuarekin.

Basque Culinary Center-en komunikazioa

Testuinguru horretan, Basque Culinary Center-ek bermatzen du euskararen erabilera euskal hiztunentzat. Hainbat bideren bitartez egiten dugu hori:

-Harrera telefonikoa euskaraz,

-Eraikinaren sarreran harrera euskaraz,

-Gure jatxeetara bazkaltzera datozenentzat menuak edo kartak euskaraz,

-Barne eta kanpo komunikazioak euskaraz, jaulkitzen diren prentsa-ohar guztiak euskaraz eta gazteleraz egiten dira, eta ingelesez askotan ekimenen eta beharren arabera.

-Basque Culinary Center-en web-a euskaraz dago.

Hainbat katalogo euskaraz egiten dira: Gradukoak, BCulinary Club, gastronomia zaleentzat eskaintzen ditugun ikastaroenak...

-Egiten ditugun aurkezpenak hiru hizkuntzetan daude

Eta abar.

Bertakoen alde

Euskararen erabilera bermatzeaz gain, bertako gastronomia eragileekin, euskal janari eta edarien arloan dauden hainbat eragilerekin, ikastetxeekin, kultur erakundeekin, bertako komunikabideekin... hainbat ekimen eta lankidetza erlazio garatzen ditugu urtean zehar.

Batzuk aipatzearren euskal gastronomiaren jardualdiak Gastronomia Zientzien Fakultatean, HAZIrekin egiten diren hainbat egitasmo, Haragi Topaketa Tolosan, Bertso gutiziak Hernaniko eragileekin, Eroskirekin ikastetxeetan elikadura hezkuntza garatzea, zaleentzatantolatzen diren hainbat eta hainbat ekimen...

Atzerrian egiten dituzten ekimenetan ere Euskadiren enbaxadore gara,gure herriaren irudi eta kultura ezagutaraziz.

Etengabeko hobekuntza

Etengabeko hobekuntza eta berrikuntza dira Basque Culinary Center-en ezaugarriak, hainbat arloetan ageri direnak. Euskararen arloan ere bai, etengabeko hobekuntza helburu izanik, lanean jarraitzen dugu. Urte honetan gure helburua da Euskara Plan berri bat garatzea, lanean hasirik gaude eta gure politika eta praktikak hobetzea dugu helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.