'Boyhood' filmak irabazi ditu sari garrantzitsuenak Urrezko Globoetan

Pelikula eta zuzendari onenarenak eman dizkiote Richard Linklaterrek zuzendutako lanari.'Birdman' beste faboritoak bi jaso ditu

Agentziak
Los Angeles
2015eko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Richard Linklaterrek zuzendutako Boyhood film eta proiektu esperimentala nabarmendu zen Hollywooden aritzen den atzerriko prentsak urtero banatzen dituen Urrezko Globoen 72. aldian, herenegun, Los Angelesen (Kalifornia, AEB). Izan ere, film dramatiko, zuzendari eta bigarren mailako aktore onenaren (Patricia Arquette) sariak eman zizkioten. Birdman Alejandro Gonzalez Iñarrituk zuzendutako pelikula zen galako beste faboritoa, eta bi sari jaso zituen: gidoi onenarena eta komedia alorreko gizonezko aktore onenarena Michael Keatonek —drama eta komedia zein musikalen artean bereizketa egiten dute sariak banatzean—.

Hamabi urtean filmatutako lana da sariketan nabarmendutakoa, eta kontatzen du filmeko protagonista nola igarotzen den haurtzarotik nerabezarora. Akademiak banatutako Oscar sarien aurrerapentzat jotzen dira Urrezko Globoak. Otsailaren 22an banatuko dituzte Oscarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.