Sanferminak Iruñean. Pamplonesaren 100. urteurrena. Jose Miguel Serrano. Pamplonesako musikari ohia

«Pamplonesa da festetako momentu garrantzitsu askoren banda»

Iruñea
2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Jose Miguel Serrano (Iruñea, 1956) 1981ean sartu zen Pamplonesan, eta bederatzi urtez aritu zen bertan.

Zer izango lirateke sanferminak Pamplonesa gabe?

Ez zen pentsatu ahal izanen.Pamplonesa da festetako momentu garrantzitsu askoren banda; dianetakoa, adibidez.

Eta Pamplonesa sanferminik gabe?

Ezberdina izango zen. Pamplonesak bi alde ditu: serioa, kontzertu klasikoena, eta sanferminetakoa, festetakoa. Berezi egiten gaitu horrek. Beste hiri askotako musika bandek lehena besterik ez dute.

Zer harreman izaten duzue dianetara joaten den publikoarekin?

Hurbila. Goizeko zazpietan badakigu jendea pixka bat edanda egoten dela. Hala ere, errespetatzen gaituzte. Iruñekoak dira dianetara joaten diren asko, eta oso momentu intimoak ematen dituzte.

Sanferminetan baduzu txoko berezirik?

Mañueta karrika. Txurro denda bat dago hor, eta, urtero, egun batean, txurroak eta patxarana ateratzen zizkiguten.

Zer alde on eta zer alde txar zituen Pamplonesan jotzeak?

Onak dira bizi izandako gertakari guztiak. Agian, sanferminetan lana ere egin behar banuen, gogorra izaten zen, baina, bestela, erabat gozatzen nituen jaiak.

Gaupasa edo bermuta?

Bermuta; eguna gustatzen zait niri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.