Pamplonesaren 100. urteurrena. Aingeru Otxotorena. Pamplonesako musikaria

«Txupinazoan jo nituen lehen notak gogoratzen ditut bereziki»

BERRIA.
Iruñea
2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Aingeru Otxotorena musikariak (Iruñea, 1985) txikitatik ikusi du aita Pamplonesan jotzen, eta, 2016tik gaur arte, harekin batera ari da.

Zer dira sanferminak zuretzat?

Urteko egunik garrantzitsuenak; ez bakarrik festarengatik, baizik eta Pamplonesa jaiaren erdigunea bilakatzen delako.

Zer izango lirateke sanferminak Pamplonesa gabe?

Beste zerbait. Urte asko daramatza Pamplonesak sanferminetako musika ekitaldi gehienetan parte hartzen.

Eta Pamplonesa sanferminik gabe?

Jaietan jende askok ikusten gaitu, eta uste dut horrek eragin zuzena duela urteko kontzertuak betetzen.

Pasarte berezirik gogoratzen?

Pamplonesarekin jo nuen lehen aldia: txupinazoa. Gainera, nire aitak ere bandan jotzen du, eta beti izan da oso garrantzitsua niretzat. Txupinazoan jo nituen lehen notak gogoratzen ditut bereziki.

Zein da sanferminetako zure egunik bereziena?

Uztailaren zazpia, prozesiokoa. Amarekin joan izan naiz beti, aita ikustera; giroa, San Fermin kaletik ikustea... Oso berezia da niretzat.

Zer gehitu edo kenduko zenieke jaiei?

Kendu, ezer ez; zezenak, agian, baina hori pertsonala da. Gehitu... baliteke ezer ere. Horrela ezagutu ditut festak, eta horrela ditut gustuko.

Gaupasa edo bermuta?

Nik gaupasa! Gaztea naiz!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.