Sanferminak Iruñean. Juan Escribano. Pamplonesako musikariordea

«Pamplonesak antzokiak betetzea lortu du, maila igo duen heinean»

IÑAKI MARTINEZ.
Iruñea
2019ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Iruñeak jaso dituen kanpotarretako bat da Juan Escribano (Albacete, Espainia, 1929), 17 urte zituela iritsi zen Iruñera. Pamplonesan urte askoz aritu zen: 1957tik 1995era, tronboi jotzaile gisa aritu zen.

Nola aldatu zen banda zu egon zinen urteetan?

Lehen, ez genuen arrakasta handirik kontzertuetan. Baina Pamplonesak antzokiak betetzea lortu du, maila igo duen heinean.

Zer lirateke sanferminak Pamplonesarik gabe?

Porrot hutsa. Adibidez, nire garaian, behin edo beste ez genuen dianetan jo, eta ekitaldia bertan behera geratu zen zuzenean.

Nolakoa zen publikoarekiko erlazioa?

Oso ona. Behin bakarrik txistukatu gintuzten. Zuzendariak pasodoble bat egin nahi izan zuen txupinazoan, oso ederra. Baina publikoak ez zuen onartu; betikoa nahi zuen.

Eta hiriarekiko erlazioa?

Artistikoki, bandak maila handia hartu du. Baina 1970eko hamarkadatik aurrera erakarri da publikoa. Ricardo Garcia zuzendariak lortu zuen hori, edonon joz, baita kartzelan ere.

Anekdota berezirik?

Baiona eta Iruñea senidetuak daude. 1970eko hamarkadan, urte batez, bi udalen arteko bazkaria prest zegoela, Baionakoak uko egin zion etortzeari, Iruñean gobernu demokratikorik ez zegoelako. Iruñeko Udalak, orduan, guri eskaini zigun bazkaria. A zer otarrainak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.