Sanferminak Iruñean. Pamplonesaren 100. urteurrena. Jesus Garisoain zuzendariordea

«Jendeak agurtzen eta besarkatzen gaitu, mirespen keinu gisa»

IDOIA ZABALETA / FOKU.
Iruñea
2019ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Jesus Garisoain (Iruñea, 1967) izan da sanferminetako txupinazoa bota duena, Pamplonesaren ehun urteen ordezkaria. 1985ean sartu zen bandan, klarinete jotzaile. Sei urte geroago, zuzendariorde izendatu zuten. 28 urte darama zuzendaritzan.

Zer esan nahi du zuretzat txupinazoa botatzeak?

Poza, baina erantzukizuna aldi berean, Pamplonesatik pasatu diren ehunka musikariei egindako aitorpena izan baita.

Kalean sumatzen duzu herritarren atxikimendua?

Zure hirian maitatua sentitzea gozagarria da. Jendeak agurtzen eta besarkatzen gaitu, mirespen keinu baten gisa. Beste hirietako bandek inbidia ere izan ohi dute hau ikustean.

Zein da Pamplonesaren eta sanferminen arteko erlazioa?

Binomio bereizezina da, urteak iraun duena eta iraungo duena.

Publikoarekiko harreman partikularra duzue.

Pamplonesa berezi egiten duena umiltasuna eta iruindarrekiko hurbiltasuna dira. Horregatik maite gaituztela uste dut.

Anekdota berezirik?

Bazen dianetara egunero etortzen zen mutil bat. Egun batean ez zen azaldu, eta hurrengo goizean frogagiri bat ekarri zuen, bere amak sinatua.

Deskribatuko al zenituzke sanferminak?

Adiskidetasuna, kolektibo handi baten parte izatea. Denok dugu lekua jaietan, edo gure propioa sortzen dugu; badute bat-batekotasun eta inprobisazio propio bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.