Jardunaldia izango da datorren astean egoera aztertzeko

2016ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Internet bidezko unibertsitate ikasketei buruzko jardunaldia antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak datorren asterako. Ostiralean egingo dute, Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean. Euskarazko 'on line' eskaintza unibertsitatean: egoera eta erronkak izenburuarekin egingo dute, goizean. Batetik, erakundeen ikuspegia jasoko dute: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazioa eta Euskaltzaindia izango dira hizlari; bestetik, unibertsitateena: EHUko, NUPeko, Deustuko eta Mondragoneko ordezkariak arituko dira. Horren ondoren, UOC Kataluniako Unibertsitate Irekiko errektoreorde Carles Sigalesek emango du hitzaldia, unibertsitate horrek Kataluniako gizartean izandako eraginari buruz. Eta bukatzeko, euskarazko on line eskaintzaren beharrari buruz jardungodira Sigales bera, IƱaki Alegria UEUko zuzendaria eta Juanjo Alvarez Bergarako UNED Urrutiko Hezkuntzako Espainiako Unibertsitateko ordezkaria.

Doakoa da jardunaldietarako sarbidea, baina aurretik izena eman beharra dago. UEUren webgunean jarri dute aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.