Elizak hamahiru etxebizitza utziko dizkio Nasuvinsari

2021eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Iruñeko eta Tuterako Artzapezpiku Barrutiarekin, Elizaren jabetzako hamahiru etxebizitza Nasuvinsa elkarte publikoaren alokairu sozialaren programan sartzeko. Akordioaren arabera, egun erabilerarik ez duten etxebizitzak utziko dizkio Elizak Nasuvinsari, zazpi urterako eta zortzi herritan banaturik. Etxebizitzak berritzeaz elkarte publikoa arduratuko da, baina lanen kostua alokairuaren bitartez jasotako diruarekin ordainduko du artzapezpikutzak. PSNk, Geroa Baik eta Navarra Sumak adierazi dute dagoen beharra kontuan hartuta jasotako etxebizitza kopurua «urria» dela, baina begi onekin ikusi dute hitzarmena. EH Bilduk eta Ezkerrak, berriz, Elizaren aldeko tratua egotzi diote gobernuari, etxeak alokatu edo ez, artzapezpikutzari berdin ordainduko diolako, gainerako eragileekin egiten ez den bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.