Osasunak Kopako trago txarra ahaztu nahi du gaur Nastici irabazita

Iruñeko taldeak erasoko eta defentsako jarduna orekatu beharra dauka. Villar, Merida eta Imanol Garcia ez daude jokatzeko moduan

enaut agirrebengoa
Iruñea
2018ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Pozik zegoen Osasuna, joko gustagarriaren bidetik Almeriaren aurka sasoiko lehen garaipena lortuta. Haatik, aldartea ilundu dio asteazkenean Espainiako Kopan izaniko estropezuak. Lehentasuna ligak du, baina mingarria da bigarren kanporaketan Reus gisako talde apal batek kanporatzea, (1-2) zelai faktorea alde izanda gainera. Nahigabea ahalik eta azkarrena ahaztu nahi du Nafarroako taldeak, eta gaur aukera ona du, Nastic azken sailkatuaren zelaian. Irabaziz gero, bi garaipen kateatuko lituzke ligan, eta gora begira jarriko litzateke sailkapenean.

Joko bizi eta erakargarria erakutsi dute gorritxoek azken lehietan, eta gaur ere erasoan distira egiten ahaleginduko dira. Edonola ere, hori ez zitzaien aski izan Reusen kontra. Kale egin zuten ate aurrean, eta atzean bigunegi jardun zuten. Hain zuzen ere, defentsan izan dituzte orain arte arazorik handienak. Aurkariek odolustu egin dituzte hegaletatik, eta nafarrek zauria lehenbailehen dute itxi beharra. «Erasoan sakonak izan behar dugu, baina, era berean, aurkariek kilimarik ere egiten ez digutela sentitu», azaldu zuen atzo Jagoba Arrasatek.

Min hartuak dira Juan Villar eta Fran Merida, eta teknikari gorritxoak ez ditu eskuragarri izango. Imanol Garcia ere zerrendatik at gelditu da. Konortea galdu zuen joan zen igandeko entrenamendu saioan, eta, azterketa mediko guztiak gainditu arren, datorren asteartera arte ez da lanera itzuliko.

GIMNASTIC-OSASUNA

Gimnastic. Barragan; Ivan Lopez, Djetei, Albentosa, Abraham; David

Rocha, Fali, Omar, Sebas Coris; Manu del Moral eta Uche.

Osasuna. Ruben; Lillo, Aridane, Unai Garcia; Nacho Vidal, Oier,

Iñigo Perez, Clerc; Ruben Garcia, Brandon; eta Xisco.

Epailea. Iglesias Villanueva.

Lekua. Nou Estadi Tarragonakoa (14.951 ikusle).

Ordua. 16:00etan (La Liga 123).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.