Alavesek emaitza bolada txarra etetea dauka jokoan

Erredakzioa
Gasteiz
2018ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Azken hiru partidak galdu ostean, Abelardo aulkira ailegatu zenetik emaitza eta joko bolada txarrenean dago Alaves. Bada, gaur hori etetea du jokoan, Espanyolen zelaian (12:00). Matematikoki ez bada ere, bi taldeek ia ziurtatua dute mailari eustea. Baina falta diren bederatzi jardunaldietan itxura ona eman nahi dute, sasoia aho zapore onarekin amaitzeko. Arabarrek, gainera, etxetik kanpo emaitza on bat lortzeko erronka dute. Izan ere, bi garaipen baino ez dituzte lortu sasoi honetan, Abelardok zuzendutako lehen partidetan, hain zuzen. Aste osoan taldearekin ezin entrenatu egon eta gero, Ibai deialditik kanpo geratu da, baita Bojan eta Hector Hernandez ere, erabaki taktikoengatik. Pina zalantza da, gripearekin egon baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.