OME-REN TXOSTENA

2020ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Hauek dira Osasunaren Mundu Erakundeak eginiko gomendioak, arintze faserako.
Transmisioa. Gaitzaren hedatzea «komunitarioa» da oraindik orain. Murritzagoa behar luke, kasu berriak eta horien kontaktuak detektatu eta kutsatze-kateak identifikatzeko.
Detekzioa. Birusa antzemateko gaitasuna handitu beharko litzateke, PCR probak eta test serologikoak modu masiboan eginez.
Arrisku guneak. Erakundeek ahalik eta gehien murriztu beharko lukete gaixotasunaren eragina osasun zentroetan eta zaharren egoitzetan, COVID-19a gehien hedatzen den guneetan, alegia.
Lantokiak. Telelana lehenesteaz gain, erakundeek bermatu beharko lituzkete lantokietako, eskoletako, unibertsitateetako eta gainerako ikasketa-guneetako segurtasun eta higiene baldintzak.
Nazioarteko kutsatzeak zaindu. OMEk estatuei aholkatu die mugetako kontrolak eta gaixotasunaren detekzio goiztiarrerako sistemak zorrozteko, «atzerriko kasuen inportazioa eragozte aldera».
Kontzientziazioa. Gizartea kontzientziatzeko xedez, informazio kanpainak sustatu beharko lituzkete erakundeek, «giza komunitateak ongi heziak, prestatuak eta konprometituta egon daitezen COVID-19aren aurka hartu beharko diren neurriekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.