Laugarrenean, CANen ikerketa batzordeari baiezkoa dio parlamentuak

Joxerra Senar -

2015eko urtarrilak 16
Ezer ez da aldatu, baina legealdian hiru aldiz ikerketa batzordeari ezezkoa eman ostean, atzo PSNk baiezkoa eman zion. Santos Cerdan eledunak azpimarratu zuen PSNk «gardentasunarekiko konpromisoagatik» eta Auzitegi Nazionalak CAN auzia berriz irekitzeko erabakiagatik aldatu duela jarrera. Gainerako alderdiek ongietorria egin zioten PSNri, baina Bilduk anbiguotasunez jokatzea leporatu zion. «Espero dezagun ez duzuela trikimailurik erabiliko ikerketa batzordea mugatzeko», adierazi zuen Bilduko Maiorga Ramirezek. «Harrituta nago; ematen du enbarazu egiten duela baiezkoa eman izanak», erantzun zion Cerdanek.

UPNko Carlos Garcia Adaneroren ustez, ez dago arrazoirik ikerketa batzordea irekitzeko. Haren esanetan, horrelako egituren helburua da erantzukizunak argitu eta informazioa fiskaltzari bidaltzea, baina auzi judiziala irekita dagoela berretsi zuen. PSNri aholkatu zion hauteskundeen atarian egindako mugimendu horrek ez diola etekin politikorik emango. Haren ustez, oposizioko alderdiek ondorioak aldez aurretik aterata dauzkate.

Ezkerrako Txema Mauleonen iritziz, ordea, asko dago argitzeko oraindik. Haren ustez, oraindik ez zaio Nafarroako gizarteari azalpen koherenterik eman, eta Nafarroako Kutxaren gainbehera eragin zuten gertaera guztiak sakon aztertu behar direla deritzo. «Ez dugu inor epaitu nahi, baina erantzukizun politikoak argitu behar dira».

Geroa Baiko Manu Aierdiren ustez, ikerketa batzordeak balio behar du gizarteari gertaeren laburpen zorrotz bat eskaintzeko, eta hori egiteko denborarik ez badago, hurrengo legealdian egiteko konpromisoa agertu du.

Albaren gaitzespena

PSN, Geroa Bai, Bildu, Aralar NaBai eta Ezkerraren aldeko botoekin, Carmen Albak zuzendutako Espainiako Gobernu ordezkaritza gaitzetsi zuen parlamentuak, «askatasun zibilen aurkako politika egiteagatik».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna