Migrazio politikak aldatzea eskatuko dute gaur eragileek

2020ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Migrazio politiketan aldaketak eskatzeko, mobilizatzera deitu dute gaur hainbat eragilek, migratzaileen egunean. Herritarron Harrera Sareak uste du Europako Batasuna eta hango gobernu «xenofoboak» politika arrazisten erantzule direla. Izan ere, elkarteak salatu du egungo migrazio politikek «bi herritar ereduren sailkapena» bultzatzen dutela: «Bata, eskubide guztien jabea, eta bestea, bazterkeriaren eremuetara bultzatua eta arrazakeria pairatzen duena ». Pertsona guztiak eskubide berberez tratatuko dituen politikak abiatzea galdegin du elkarteak, eta, horretarako, eskatu du Atzerritarren Legea «baliogabetzeko» eta migratzaileak eta iheslariak erregularizatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.