Reala B-k irabazi egin du (1-2), eta Amorebietak, galdu (3-0)

Julen Etxeberria.
2022ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Onetik eta txarretik izan zuen atzoko jardunaldiak Espainiako Bigarren Mailako euskal taldeentzat. Onetik, Reala B-k 1-2 irabazi zuelako Fuenlabradan (Espainia), Solak luzapenean sartutako golari esker, eta, beraz, bizi-bizi heltzen ari zaiolako mailari eusteko itxaropenari. Txarretik, berriz, Amorebietak 3-0 galdu zuelako Almerian (Espainia), eta izugarri zaildu zaiolako mailari eustea. Hiru jardunaldiren faltan, Reala B hemeretzigarren dago, eta Amorebieta, berriz, hogeigarren. Gipuzkoarrek bi puntura dituzte jaitsieratik salbu dauden azken bi taldeak: Malaga eta Sporting. Bizkaitarrak, ordea, kinka larrian daude, bost puntura baitituzte.
Eibarrek, berriz, mailaz igotzeko urrats ia erabakigarria egin dezake gaur, Ipuruan, Valladolidi irabazita (16:00, Vamos): zortzi puntu aterako lizkioke hirugarrenari, hiru jardunaldiren faltan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.