Errusiako Munduko Kopa

Kolonbiak eta Poloniak derrigor irabazi behar dute, agur ez esateko

Ainara Arratibel Gascon -

2018ko ekainak 24
Lehen jardunaldian Japoniaren eta Senegalen aurka galdu eta gero, Kolonbiak eta Poloniak kale edo baleko norgehiagoka jokatuko dute gaur, Kazan Arena estadioan (20:00, Telecinco eta TF1). Kolonbiarentzat kolpea izan zen Japoniaren aurka galtzea, eta Jose Pekerman hautatzaileak aldaketa dezente egingo ditu hamaikakoan. Litekeena da Abel Aguilar, Wilmar Barrios, Yerry Mina eta Cristian Zapata hasieratik aritzea; baita James Rodriguez ere, osatu baita. Defentsan egindako akatsak garesti ordaindu zituen Poloniak, berriz, Senegalen kontra. Hori dela eta, Adam Nawalka hautatzaileak atzealdea sendotuko du, eta bost atzelarirekin jokatuko du. Landutakoaren arabera, Kamil Glikek, Michal Pazdanek eta Lukasz Piszczek osatuko dute erdiko atzealdea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna