Espainiako Vuelta

Arantza kendu du

Philipsenek irabazi du Vueltako hamabosgarren etapa. Etapa gogorra izan da, eguraldiagatik, baina faborioetan artean ez da alderik izan

Jasper Philipsen UAEko txirrindulariak esprintean irabazi zuen atzoko etapa. KIKO HUESCA / EFE.
ainara arratibel gascon
2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Vueltako etaparikluzeena zen atzokoa: 230,5 kilometro, Mos eta Puebla de Sanabria artean. Ez zuten lan makala txirrindulariek, 4.000 metroko desnibelarekin eta hirugarren mailako bost mendaterekin. Eguraldi txarrak eta txirrindulariek jarritako erritmoak are gehiago gogortu zen etapa. Jasper Philipsen (UAE) nagusitu zen, azkenean, esprintean. Hunkituta ospatuzuen garaipena, Josean Fernandez Matxin zuzendariari besarkada bat emanez. Ejea De los Caballeroseko etapan bigarren izan zen, eta, garaipenarekin, arantza kendu ahal izan zuen. Gainera, lehen aldiz irabazi zuen itzuli handi batean. Faboritoen artean ez zen alderik egon, nahiz eta Richard Carapazek (Ineos) egin zuen ahaleginen bat ihesaldiren batean sartzeko. Primoz Roglicek (Jumbo Visma) segitzen du lider. 39 segundoren aldea du Carapazekin. Ikusi beharko da atzokoa bezalako etapa batean egindako ahaleginari nola erantzuten dioten, sei orduko jarduna egin baitzutentxirrindulariek bizikleta gainean.

Etapa bizi hasi zen, eta bata bestearen atzetik izan ziren ihes egiteko ahaleginak. Azkenean, 60 kilometro inguru zeramatzatenean sortu zen bidea egin zuena, San Amaroko igoeran. Hamahiru txirrindularik osatu zuten. Tartean bi euskal herritar egon ziren: Alex Aranburu (Astana) eta Jonathan Lastra (Caja Rural).

Ihesaldiak bidea egiteko modua izan zezakeela pentsa zitekeen. Izan ere, Aranbururekin eta Lastrarekin zihoazen, besteak beste, Rui Costa (UAE), Tim Wellens(Lotto Soudal), Guillaume Martin (Cofidis), eta Luis Leon Sanchez (Astana). Bi minututik gorako aldea izan izan zuten.

50 kilometro falta zirenean, haizea gogor jotzen hasi zen. Haize babesen beldur, faboritoak tropelaren aurrealdean bildu ziren, eta lanean ari zen Borak, Treken eta NTTren laguntza izan zuen. Minutu eta erdiko aldea zuen une horretan aurretik zihoan multzoak. 30 kilometro falta zirenean, abantaila minututik beherakoa zen.

Ihesaldiak ez zuen aukera handirik ailegatzeko, eta Mattia Cattaneok (Deceuninck) bakarrik aurrera egitea erabaki zuen. Etapan igo behar zuten azken gaina zen Padornelokoa, eta Cattaneok ausart jokatu zuen. Eguraldia aurka izan arren, igoera bikaina egin zuen. Gainean 1.10eko aldea zuen, eta bi minutuko aldea izatera ailegatu zen. Baina errepideak zabaltzera egin zuenean, tropelak bere legea ezarri zuen, etahiru kilometro falta zirenean harrapatu zuten. Hortik aurrera, esprinterren taldeen lana eta lehia hasi zen. Bizi agertu zen Philipsen, eta garaipena lortu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.