Albistea entzun

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Finala. IRITZIA

Bertsoaren zortzikoa

Iñaki Murua -

2017ko abenduak 17

Bertsozale Elkarteko lehendakaria

Tokitan dago irailaren 23a; ez du euririk eta elurrik egin geroztik!!! Lan asko egin dugu bide luze hau motz gerta zekigun; helburua zailduz, gainera. Izan ere, bazegoen aukera plaza ziurtatu eta betekada erraztuz saioak egiteko, baina gure asmoa zen bertsoek euskararen lurraren luzezabalean, denean, oihartzuna izatea. Merezi zuen proposamenak eta apustuak, bere horretan, baina, gainera, ongi irten du, borobil, tokian tokiko bertso eskolen eta erakundeen laguntza eta lankidetzarekin!

Saioetan izan ziren aldeak, Mauleko saioa izan zen berotzea gehien kosta zenetako bat, eta kantuan aritu zirenentzako zailtasun erantsia bakarkakoetan; kontzentrazioa gehien behar den unean, zaparradek, kutsadura akustiko moduko hark, dena aldapa gora jarri zigun, gaia entzuteko eta lana atseginez egiteko ere. Baina Leitza, Zumaia, Irun, Durango... Jario errazeko uneak eta distiratsuak izan zituzten bertsolariek. Entzuteko saio atseginak eta kantuan asmatutako sentsazioa zaleonganaino helarazi zuten kantu kide batzuek.

Horrez gain, lehen fasean ahoz aho ibili genuen emakumezkoen arrakasta eta finalean beren presentzia bermatzeko aukera. Hurrengo fasean, baina, gaiek tuerka buelta bat gehiago zutelako edo presioak erasan zituelako; batzuen irristadak eta odol husteak nahiz besteen ondo aritu bai baina ez finaleko langa gainditzeko beste... lehengoan gelditu gara azkenean. Oraingoz.

Aspaldiko partez, gaiekin ez dut sumatu —ohiko gorabeherez aparte—, egonezin nabarmenegirik; eta epaiekin ere ez, horrela esaterik badago behintzat. Egia da beti izaten direla eroriko mingarriagoak, gustu kontua edo suerte txarra... merezi zian ba... nahi ninan ba huraxe pasa zedin... baina, ametsak amets dira eta egitea libre!

Iruditu zait, hala ikusi nahi nituelako agian, zaleak gero eta gusturago, bertsoa gogotik biziz, mundu horretan murgildurik eta dena emateko prest. Saioetan presente geundenak ez ezik, telebista, irratia, bertsoa.eus, Internet... denak sortu/lortu du girotze aparta. Plazak bete dira eta, etxetik ere, sekula ez bezala jarraitu dute zaletu askok aurtengo Txapelketa. Aurrekoetan sarrerarik gabe geratzen ziren nire adineko edo hortik gorakoek harritu naute gehien, gainera, etxetik eroso eta zuzenean inolako eragozpenik gabe saioak ikus-entzunez ederki gozatu dutela jabetu bainaiz!

Eta aipatu hedabideekin batera, Aulki Jokoa telebista saioak ekarri duen haize fresko berritua ere erantsi behar zaio... betikoa balekoa izan arren, balio erantsiak kostuak ahazteko balio dezakeela erakutsi digu; formula irudimentsu eta bustitzeko gogoa eta gaitasuna azaldu duten partaideekin. Jarraipen zabala izan du orain artekoak, eta, finaleko sarrerak hiru astean salduta, esaerak dioen bezala, «ez dago astoa lokatzetan!»

BECen, Barakaldon, du honek guztiak gaina, ezina ekinez egina. Denon artean egiten dugun festa hau goza dezagun lepo! Eta zuek, bertsolariok, dakizuena egiten asmatu eta, asmatutakoan elikatuz, egindakoarekin gustura geratzeko zoria izan.

Euskara lehenbizi, sormena ihizi, bertsoa gutizi, goza eta bizi!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sare sozialetan zabldutako irudia. Zauritutako gizon bat dago lurrean, –Salman Rushdie omen da–. ©BERRIA

Salman Rushdie arnasketa lagunduarekin daukate, New Yorkeko erasoaren ondorioz

Andoni Imaz - Uxue Rey Gorraiz

Idazlearen osasun egoerari buruzko berriak «ez dira onak», haren ordezkariaren hitzetan. Ustezko erasotzailea atxilotu dute: 24 urte ditu, eta New Jerseykoa da. Fiskaltzak Rushdie hiltzen saiatzea leporatu dio. Idazlea heriotza mehatxupean izan da azken 33 urteetan, 'Satanic Verses' (Bertset satanikoak) idatzi zuenez geroztik.

 ©JUAN DE DIEGO

«Jazzaren iturburura bueltatu nahi nuen, eta soinu hori jaso»

Aitor Biain

Pianoa, kontrabaxua, bateria eta tronpeta lagun, lauko formatuan ondu du 'Grebalariak' diskoa. 1919ko La Canadencaren greba oroitu nahi izan du lanarekin. Plentziako Agorri Jazz jaialdian aurkeztuko du lana, gaur.

Lehen uda etxetik kanpo

Paule Ixiar Loizaga Legarra.

(Sopela, Bizkaia, 1997). Algortako bertso eskolan (Bizkaia) hasi zen bertsotan gaztetxotan, eta hainbat gazte sariketatan eta plazatan kantatu izan du urteetan. 2016. urteaz geroztik parte hartu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
Norman Foster, 2019ko abenduan, proiektua jendaurrean aurkeztu zuenean. ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Urbelan, Altuna y Uria eta Campezo enpresek handituko dute Arte Ederren eraikina

Mikel P. Ansa

41,1 milioi euroko kostua izango du obrak guztira —hasiera-hasierako proiektuan espero zutena baino ia hemeretzi milioi euro gehiago—, eta 2024ko abuztuan bukatu beharko lukete.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.