Fatou Thiam. Elhadji Ndiayeren alarguna

«Espainiak ez du gurekin hitz egin, eta Elhadjik zuen diru apurra ere ez digute itzuli»

BERRIA.
Ion Orzaiz.
2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Dakarren bizi da Fatou Thiam, Elhadji Ndiayeren alarguna. Han izan zuen senarraren heriotzaren berri. Bost urte hauek «oso latzak» izan dira familiarentzat.

Nola jakin zenuen zure senarra hila zela?

Bazkalostean esan ziguten. Lagun bat etorri zen etxera. Bazuen informazioa. Kontatu zigun zerbait gertatu zitzaiola Elhadjiri: istripu bat izan zela esan ziguten hasieran, istripu larri bat. Ni uzkurtuta geratu nintzen, ikara batean. Handik zenbait ordutara, lagun hori bera itzuli zen, xehetasun gehiago kontatu zizkiotelako. Nik orduantxe igarri nuen zerbait oso txarra gertatua zela, ezer esan baino lehen hasi baitzen ni lasaitu nahian. Azkenean, aitortu zigun Elhadji Poliziak hil zuela.

Espainiako Gobernuak eman al dizue azalpenik?

Espainiako Gobernua ez da gurekin harremanetan jarri. Ez digute deus esan. Badakigu kasua auzibidean dela, lehengusu batek salaketa jarri zuelako familiaren izenean. Handik bi urtera, lehengusu horrek esan zigun kontu korronte bat irekiko zuela, diru asko etorriko omen zelako familiarentzat kalte ordainetan, baina ordutik ez dugu zentimorik ikusi. Elhadjik gainean zeramatzan diru apurrak ere ez dizkigute itzuli.

Hortaz, zertan da auzia?

Ez dakigu. Gure abokatuari ez diote ezertxo ere esan, eta lehengusu horren berririk ez dugu. Gure susmoa da dirua eman ziotela, auzia bere horretan uztearen truke. Abokatuarekin elkartuko gara aurki, peskizak egin ditzan, ea zer egin dezakegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.