Jose Antonio Rodriguez.
ARGI ALDIAN

Osasuna datuetan

2015eko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Argi dago aurrerapen teknologikoek eragin nabarmena izan dutela gure osasunean. Eragin horrek bultzada handi bat jasoko du aurki, modu paralelo batean garatzen ari diren bi teknologiari esker.

Alde batetik, ordenagailuen gaitasuna handitzen den heinean, datu kopuru itzelak (ingeleraz big data deritzona) kudeatzea eta prozesatzea errazagoa bihurtzen da, eta bestetik, genoma eta proteoma aztertzeko teknologiak hobetzen diren neurrian, gizakien datu biologikoak lortzea merkeagoa bihurtzen da.

Bi tekonologia horiek bat egingo dute berehala. Hau da, urte gutxi barru milaka indibiduoren zehaztasun handiko datu biologikoak (geneen sekuentzia, ezaugarri fisikoak, familia historia, txosten medikoak etab.) eskuragarri izango dira datu baseetan, eta gaitasun handiko ordenagailuak erabiliz, informazio berria lortuko da big data analisiari esker. Informazio horrekin, gaixotasun askoren prebentzioa eta tratamendua hobetzeko gai izango garela espero da.

Osasunarekin erlazionatutako big data analisiari garrantzi handia aurreikusten zaio, eta bai gobernuak eta bai konpainia pribatuak oso interesatuta daude ikerketa arlo horretan. Adibidez, Googlek Baseline Study izeneko proiektua martxan jarri zuen iaz. Proiektu horren bidez, gaixotasun askorekiko sentikortasun markatzaileak identifikatu nahi dituzte. Ildo berean, Obama presidenteak AEBetako gobernuaren Precision Medicine Initiative proiektua aurkeztu zuen joan den ostiralean. Proiektu horrekin, miloi bat boluntarioren datu genetiko eta medikoak aztertuz, zehaztasuneko edo pertsonalizatutako medikuntza hobetu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.