HILBERRIA. Sven Lindqvist

Europaren erroen eta erruen ikerlari

STEFAN JONSSON.
Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Kazetaritza, ikerketa historikoa eta literatura nahasten zituzten saiakerak idazten nabarmendu zen Sven Lindqvist. Stockholmen jaio zen, 1932an, eta bertan hil, gaur zortzi. 1957an argitaratu zuen lehen testua: Publizitatea arrisku hilgarria da. Baina kolonialismoaren ikerketan nabarmendu zen batez ere.

10 urte besterik ez zituela irakurri zituen Edvard Vilhelm Sjoblom misiolariaren eskuizkribuak. Sjoblomek idatziz jaso zituen XIX. mende amaieran kolonizatzaileek Kongon egindako izugarrikeriak, eta, testuok irakurri eta mende erdira, 1992an, Lindqvistek Ezabatu itzazue kirten horiek denak! saiakera eman zuen. Europa kolonialaren erroak eta erruak aletu zituen bertan, lehendabiziko sarraski koloniatzat jo zuenetik —Kanarietako guantxeena, XV. mendean— hasi eta XX. mendera arte. Bonbardaketa historia bat (2002) eta Terra Nullius (2005) ere eman zituen. Bonben historia errepasatzen zuen lehendabizikoan; bigarrenean, Australiako aborigenen genozidioa eta genozidio hori zuritzeko erabili ziren teoria eboluzionistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.