Noiz sortua: 2017-04-30 00:30:00

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Ernesto eta Zelestina kale musikariak'

Harreman eredu abegikor bat

Idazle-ilustratzailea: Gabrielle Vincent. Itzultzailea: Eva Linazasoro. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

Imanol Mercero -

2017ko apirilak 30

Irudika ezazu sagukume zurtz bat, hartz bat duena babesle bakar. Irudika orain hartz laxo bat, sagukume bat zaintzen. Baliteke katastrofe hitza agertzea zure buruan. Azken finean ezin da katastrofea ez den ezer hoberik espero haur apetatsu baten eta heldu axolagabe baten komuniotik. Baina baliteke eskuzabal pentsatu izana, pentsatzea sagutxoaren grinak eta hartzaren dedikazioak istorio xarmagarri bezain ereduzkoak sortuko dituela. Bada, bigarren aukeraren alde egin baduzu, asmatu duzu. Halaxe irudikatu zuelako Gabriele Vincent (Monique Martin zuen benetako izena; Brusela, 1928-2000) margolari eta ilustratzaileak bi pertsonaia horien arteko harremana, maitasun eta elkar aberaste oparo baten kronika, inondik ere haurren heziketa-eredu adeitsuenen arrastoan.

Eta eginbehar honetan bere denbora hartu zuen, bai horixe. Lehen titulua 1981ean argitaratu zuenetik 2000 urtean hil zen arte, Vincentek Ernesto eta Zelestinaren 27 abentura sortu zituen, guztiak haurtzaroa epizentro dutelarik, guztietan haurraren eta inudearen harremana kontagai.

Eiteari dagokionez, formatua halakoxea da: orrialde etzanak dira, alderik alde hartzen duten irudi panoramikoekin, marko zuri baten gainean ezarriak, eta testu-lerro pare batentzako lekua gordetzen duten azpialdeekin. Kontaketaren dinamismoagatik-edo, pasarte batzuetan irudi panoramikoa bi-lau binetetan zatitua dago. Eta zer esan argitasunari buruz. Zuriaren erabilera orokortu baten bidez, argitasun handia eman zaie ilustrazioei, eta, ondorioz, kontaketen tonuak badu alaitasun kutsakor bat, pasarterik tristeenak ere gozatzeko balio dutenak.

Irudiaren erabilera narratiboa ulertzeko onuragarria da egilearen margolari jardunari erreparatzea (margolari gisara, bere ponte izenez, Monique Martin sinatzen zuen), ohartzeko zenbateko lekua uzten zion ikusleari bere obran. Jacques Brel kantari ospetsuari egin zizkion erretratuak adibide dira azpimarratu nahi dudana adierazteko: nabarmendu nahi duen huraxe lantzen du soilik, eta gainerakoa zertzelada «amaitu gabeekin» eraikitzen du, kasurik onenean. Margotu gabekoa erretratuaren parte da. Honi jarraiki begiratzen badiogu Ernesto eta Zelestina-ri, konturatuko gara zein den irudiaren funtzioa, esanahia eta mekanika: irakurleak osatu, jantzi eta interpretatu behar duen eremua da; edo argiago esanda, haurrak eta helduak elkarrekin hizketan interpretatuko duten irudia. Izan ere testua minimoa da, parterik handiena irudiek hartzen dute, eta kontaketaren haria irakurleak eraiki behar du, irudi batetik hurrengora ematen den saltoan zer gertatu den inork ez baitio esaten.

Obraren eragina handia izan da haur literatura frankofonoan, telebista sail bat eta film luze bat ekoizteko adinakoa, bai eta Daniel Pennac idazlearen Ernest eta Celestine eleberria ere (2012), zeina euskarara itzuli zuen Zuberoako AEKko ikasle talde batek 2014an.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 28an eguneratua, 18:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 23 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta sei gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.976 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.037 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Aitor Esteban, Espainiako Kongresuan. ©Ballesteros / EFE

EAJk Madrili eskatuko dio malgutzeko hirugarren fasea

Berria

Hurrengo fasearen inguruko erabakiak autonomia erkidegoek hartu beharko lituzketela azpimarratu du EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaile Aitor Estebanek. Haren ustez, alarma egoera berriz luzatzea onartuz gero, azken aldia izan beharko luke: «Ezin da gehiago luzatu».

Mari Luz Esteban eta Elixabete Garmendia. / ©GORKA RUBIO, FOKU

«Zahartzaroari ematen zaion tratamenduaren metafora da gertatu dena»

Maider Galardi F. Agirre

Koronabirusaren krisia piztu denetik, maiz hitz egin da adinekoen zaurgarritasunari buruz, eta, oraindik, kalera irteteko mugak dituzte adinekoek. Mari Luz Esteban antropologoak eta Elixabete Garmendia kazetariak, ordea, salatu dute adinkeria dagoela, eta beharrezkoa dela nagusiagoei ahots propioa ematea.

Espainiako poliziak, Lapurdi eta Nafarroa arteko mugan. ©JAGOBA MANTEROLA/ FOKU

Mugako baldintzak malgutzeko eskatu dute Urkulluk eta Roussetek

Ekhi Erremundegi Beloki

Gutun bat bidali diete Frantziako eta Espainiako gobernuei, «euroeskualdean mugaz gaindiko joan-etorriak zabaltzeko»

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna