Albistea entzun

ESANDAKOAK

Berria -

2015eko urtarrilak 16

«Argudio sendorik ez dago iraila hauteskundeak egiteko orain baino garai hobea dela esateko. Baina, bi indar soberanisten arteko konfiantza berreskuratzen den neurrian, hain garrantzitsua ere ez da plebiszitarioak udal bozen ondoren egitea. Indarrak biltzeko ordua da, ezinezkoa baita independentzia CUP gabe eta herrialde berria ICV-EUiA gabe imajinatzea»

Muriel Casals

Omnium Culturaleko presidentea

«Independentzia irabaziko dugun eguna badaukagu, eta horregatik pozik gaude. Batasuna, konfiantza eta konpromisoa berreskuratu dira, eta denon artean independentziaren aldeko gehiengo soziala handitzeko ordua da»

Carme Forcadell

ANCko presidentea

«Beste porrot bat izan da Masen eta Junquerasen arteko akordioa. Masek ez du lortu zerrenda bakarra, eta ERCk aurrekontu murriztaile batzuk irentsi beharko ditu»

Esther Niubo

PSCko bozeramailea

«Atzerapenak murrizketa eta pribatizazio gehiago ekarriko ditu. Masek presidente izateari utzi dio eta hautagai bihurtu da. ERCk, berriz, bizkarra eman dio udaletan ezkerreko gehiengoak osatzeari»

Joan Herrera

ICV-EUiAko koordinatzailea

«Demokratikoki katalanak ordezkatzen ez dituzten erakundeek eta ERCk behartuta aurreratu ditu Masek bozak. Katalunia isila esnarazi behar dugu irailaren 27an, eta konstituzionalistak batuta gobernua osatu nahi genuke»

Alicia Sanchez-Camacho

Kataluniako PPko presidentea

«Zenbakiak ez zaizkio ateratzen Masi, eta ERC eta ANC limurtu ditu ustelkeria estali eta 2015eko aurrekontuak salbatzeko»

Albert Rivera

Ciutadanseko buruzagia

«Masen iragarpenak agerian utzi du ezegonkortasuna eta zalantzak baino ekarri ez dituen politika jakin baten porrota. Interes alderdikoi hutsengatik hartu da erabakia, ERCren eta CiUren arteko gatazka konpontzen saiatzeko»

Mariano Rajoy

Espainiako Gobernuko presidentea

«Kataluniako agintariek, benetako arazoei aurre egin ordez, bost urtean hiru aldiz hauteskundeetara deitu dute. Ez da serioa»

Jorge Fernandez Diaz

Espainiako Barne ministroa

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa, gaurko agerraldian, Espainiako Kongresuan ©J.C. Hidalgo / EFE

Grande-Marlaskak berriz esan du Espainian ez zela inor hil Melillako hesia igarotzeko ahaleginean

Ander Perez Zala

Espainiako Barne ministroak Guardia Zibila defendatu du, argudiatuta segurtasun indarren erantzuna «proportzionala» izan zela. Ikerketa batzuen arabera, gutxienez lagun bat hil zen Espainian sartzean.

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Gerra apartekoa da antolaketa sozial bat ezartzeko»

Igor Susaeta

Gerra erregimenaren eskema gobernatzeko eredu gisa aplikatzeak eragiten dituen egoerez eta ondorioez ohartarazi du Sanchez Cedillok 'Esta gerra no termina en Ucrania' liburuan.
NATOk berretsi du «behar beste denboraz» lagunduko diola Ukrainari

NATOk berretsi du «behar beste denboraz» lagunduko diola Ukrainari

Mikel O. Iribar - Igor Susaeta

Aliantzaren helburuetako bat da Putinek «irabazten ez duela bermatzea». G7ko herrialdeek adostu dute Ukrainako gerra krimenen ikerketak koordinatzeko sare bat egitea
Jiang Zemin, 2007ko argazki batean. / ©MICHAEL REYNOLDS, EFE

Jiang Zemin hil da, 1993tik 2003ra Txinako presidente izandakoa

Jon Ordoñez Garmendia - Maddi Iztueta Olano

Tiananmen plazako protesten ostean hartu zuen kargua, eta Alderdi Komunistan merkatu ekonomia sozialista kontzeptua txertatu zuen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.