LEGEEN LAGIN BAT

2016ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Latinoamerikako abortatzeko eskubideari buruzko hainbat adibide dira hauek. Hemen agertzen ez direnetan abortua ez da libre, eta kasu zehatz eta ezberdinetan onartzen dute.

Txile, El Salvador,Honduras, Nikaragua eta Dominikar Errepublika

Debekatua. «Haurdun geratzen den unean bertan hasten da bizitza», herri horietako legeen arabera. Hilketa da, edozein dela ere haurdun geratzeko kausa, eta ordaina, isunak edota espetxe zigorra.

Argentina

Oso murriztailea. Abortatzea zilegi da soilik bortxaketa kasuetan eta emakumearen bizitza arriskuan dagoenean. Haurdun geratzen den emakumeko abortu gehien egiten den herrietakoa da; OMEren arabera: 500.000 urtean, gehienak legez kanpokoak.

Brasil

Atzera. Hiru arrazoirengatik aborta daiteke Brasilen: bortxaketagatik, fetuaren malformazioengatik edo emakumearen bizitza arriskuan egoteagatik, baina lege proiektu bat jarri dute ebanjelistek martxan, are gehiago murrizteko. Brasilen 1.613 abortu legal izan ziren 2014an, %94 bortxaketengatik. Talde feministen arabera, urtean milioi bat abortu klandestino izaten dira.

Kolonbia

Legea betearazteko lana. Legezkoa da abortatzea emakumearen bizitza edota osasun fisikoa eta buru osasuna arriskuan daudenean, bortxaketa, eta fetuaren malformazioagatik, baina oztopo asko daude legeak betearazteko. Gaur egun, abortuen %60 legez kanpo egiten dira.

Mexiko

Estatuka. Estatu bakoitzari dagokio legea egitea. Mexiko DFn da bakarrik abortua legezkoa, lehen hamabi asteren barruan eginez gero. Bortxaketa da arrazoi bakarra estatu guztiek onartzen dutena. Gutxienez, 22 emakume daude espetxean.

Kuba eta Uruguai

Legezkoa. Kuban onartua dago 1960ko hamarkadaz gero, eta Uruguain 2012anonartu zuten, lehen hamabi asteen barruan eginez gero. Guyana eta Puerto Ricon ere legezkoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.