Iritsi dira pala berriztagarriak

2021eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Orain bi hilabete eskas iragarri du Siemens Gamesak haize errotentzako pala birziklagarriak gehituko dituela bere eskaintzara. Halako zerbait eskaintzen duen munduko lehen konpainia da, baina ez da azkena izango, gero eta gehiagotan herrialdeak birziklagarritasun baldintzak ezartzen hasi baitira lurreko eta itsasoko energia eolikoaren enkanteetan.

Berez, haize errota baten osagaien %85 inguru dira birziklagarriak edo berrerabilgarriak (altzairua, kobrezko alanbreak, engranajeak...). Arazo handiena beira zuntzeko paletan dago, haren osagai guztiak erretxinarekin lotzen direlako.

Epoxi-erretxin sistema berria da Siemens Gamesa Recyclable Blade palek eskaintzen duten berritasuna. Erretxin hori palako beste osagaietatik bereiz daiteke tenperatura handiko soluzio azido arin batean murgilduta. Horrela, material horiek berrerabil daitezke beste aplikazioetarako. Ā«Jada sei pala birziklagarri ekoitzi ditugu, eta itsasoko energia eolikoko zenbait proiektuetarako akordioak egin ditugu hiru bezerorekinĀ», azaldu dio BERRIAri Siemens Gamesak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.