Erregistratutako gaixoen kopurua gutxiago handitu da

2020ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Osasun zerbitzuek 1.121 gaixo dituzte zenbatuak: positibo eman dute koronabirusa duten jakiteko azterketan. Atzo eguerdiko datua da hori, eta bezperako zenbaketan baino 114 gaixo gehiago dira. Proportzioan begiratzen bada, hazkundea txikiagoa da aurreko egunetakoa baino: %11, gaixoak zenbatzen hasi direnetik izandako gorakadarik txikiena. Kontuan izatekoa da koronabirusari buruzko test gutxiago ari direla egiten orain; Nafarroako Gobernuak, adibidez, iragarria du larri gaixo daudenei soilik egingo dietela azterketa hori.

Erregistratutako positiboen kopurua Araban da handiena: 474 lagun. Adierazgarria da Nafarroaren bilakaera: bost egunean hirukoiztu baino gehiago egin da kopurua. Orain arte, koronabirusa zuten 39 lagun hil dira, gehienak Araban: 25. Ospitalean 456 pertsona daude, kronabirusa atzeman dieten herritarren artean bostetik bi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.