HILBERRIA. Mary Wilson

The Supremes izarraren erpinetako bat

itziar ugarte irizar
2021eko otsailaren 10a
00:00
Entzun
The Supremes taldea gutxienez hiru erpineko izar batekin irudika badaiteke, Mary Wilsoni dagokio horietako bat. Diana Rossekin eta Florence Ballardekin batera sortu zuten taldea 1961ean, eta sei hamarkadaren ondoren hil berri da kantaria, 76 urterekin eta Hendersongo etxean (Nevada, AEB).

1970eko hamarkadako popa sakon astindu zuen taldea izan zen The Supremes. Generoaren urrezko aroan, hainbatetan lortu zuen zerrendaburu izatea, When the Lovelight Stars Shining Through His Eyes, Stop! In the name of love eta Baby love bezalako kantuekin, eta Motown-en zigilupean. Komunitate beltzaren ordezkari bihurtu ziren, eraldaketa kulturalaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako ikur, eskubide zibilen aldeko mugimendua bor-bor zegoen herrialdean.

Diana Ross eta The Supremes bihurtu zen gero taldea, eta bada dioenik Rossen itzalpean egon dela ordutik Wilson. Ez zuen hura bezala bakarkakoan biderik egin; azken urteetan, moda saio batek elikatu du gehiago haren ospea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.