Albistea entzun

Koikili Lertxundi. Bidean Team hautagaitzako hautagaia

«Barrura begirako lan handia dago egiteko Euskadiko Federazioan »

Euskadiko Futbol Federazioaren prestigioa, erreferentzialtasuna, irudia, eta demokratizazioa ahalbidetzea dira Bidean Team hautagaitzaren zutabeak. Barrura begira lan handia egiteko dagoela dio Koikilik.
BIDEAN TEAM Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Manterola -

2021eko otsailak 28

Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren gaian etxea teilatutik eraikitzen aritzea baino benetako gai eraginkorra egitearen aldekoa da Koikili Lertxundi (Otxandio, Bizkaia, 1980), Bidean Team taldeko hautagaia. Aukera berdintasuna, euskara, lurraldetasuna, futbolerako bokazioa, konpromisoa, inplikazioa, konfiantza, adostasuna eta talde izaera ditu oinarrian hautagaitzak. Zuzendaritza batzordearen egungo antolaketak blokea ahalbidetzen duela diote, eta beste egituraketa bat behar dela.

Zergatik aurkeztu zara?

Bihotzari kasu egin diodalako. Oso gertu sentitu izan dut futbola eta euskalduntasuna aspalditik. Ofizialtasunaren gaiak ere izan du eragina ni aurkezteko orduan. Arlo horretan, futbolak urrats historikoa egin du duela gutxi, eta lehen beste federazio batzuek. Lorpen hori talde lana izan da.

Esan duzu federazioan ez dagoela kudeaketarik, eta horrek eragina duela arlo guztietan.

Zuzendu egin behar da hori. Ofizialtasunarena kanpora begirako argazki ona da, baina barruan ere lan egin behar da. Hauteskunde hauetan gertatzen ari dena oso argigarria da. Teorian, beste hautagaitzak adina aukera dauzkagu irabazteko, baina, praktikan, ez gara baldintza beretan lehiatu ahal izan. Azkenean, beste hautagaitza interes batzuen arabera osatutakoa da, ez dute ia elkar ezagutzen. Lanerako eta kudeaketarako horrek ez du balio. Gure hautagaitzako kideak, berriz, aspaldidanik ezagutzen dugu elkar. Baina horrela antolatuta dago federazioaren hauteskunde prozesua, eta oso tristea da.

Irabazteko aukerak dituzue?

Lokatzetan ohitutakoak gara, eta ez dugu galtzeko jokatzen. Galtzen badugu onartu egingo dugu, baina lan egingo dugu hurrengo hauteskundeetan beste baldintza batzuk izateko. Estatutuak aldatu ditzatela bestela, eta itxi dezatela txiringitoa. Guk datuak emango ditugu astelehenetik aurrera, zenbat bisita egin ditugun klubetara, eta haiek zenbat egin dituzten. Ez du denborarik ematen hain denbora gutxian leku guztietara heltzeko [otsaila erdialdean baieztatu zen hautagaitzek berme guztiak zituztela].

Zein da zuen bidea ofizialtasunaren gaian?

Estatu diren selekzioekin jokatu nahi dugu, oraindik ezer ez daukagunean lortuta. Bilbotarrak baino harroago gabiltza horretan. Estatu ez diren nazioak badira, eta zergatik ez gara horiekin ere jokatzen hasten lehiaketak gure artean sortuz? Erakuts dezagun hor baleko selekzioa dugula. Hori da zer nahi dugun erakusteko bidea lagunarteko partidez harago. Ikusgarritasuna emango digu. Lagunarteko partiden borroka horretan gauzkate entretenituta.

FIFAk kudeaketa gaiei ere begiratuko die ofizialtasuna emateko?

Jakina, eta ez gaude ondo horretan. Nola demontre onartuko gaitu gaizki antolatuta bagaude, eta ez bakarrik barrura begirako kudeaketan. Kluben antolaketa ere kontuan hartu behar da, eta, hala ere, zelai gutxi dauzkagu entrenatzeko; fitxa kopurua handia da, baina lekurik ez dago denentzat, adibidez. Lan horiek federazioaren ardura dira, eta ez da ezer egin. Azpiegiturarik ez daukagu, eta etxea teilatutik hasi gara egiten.

Lurraldeen garrantzia ez da bera federazioan, Bizkaiak duelako indarrik handiena.

Hori aldatu egin behar da, eta estatutuak eraldatuz lortuko da. Gipuzkoak eta Arabak Bizkaiaren indar berbera eduki behar dute. Sistema justuagoa behar da. Sekulako lana dago hori aldatzen. Ezin du lurralde bateko federazioak beste batek baino indar handiagoa eduki, eta horien gainetik batek egon behar du berdintasuna eta kudeaketa eraginkorra bermatzen: euskal federazioak.

Federazioa tresna eraginkorra ez beste guztia da, bestela?

Zenbateko ospea eta izen ona du federazioak? Zenbateko erreferentzialtasuna? Lurraldeetako federazioek gehiago daukate, eta alde handiz, gainera. Barrura begirako lan gehiago egin behar da. Ofizialtasunaren gaian jakin du hainbat jendek badela Euskadiko Federazioa, eta hori benetan tristea da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Giro onak lagundu digu prestatzen eta gozatzen»

Jon Ander De la Hoz

Azurmendik eta Alberdik irabazi dute Sherpa Airen binakako txapela. Biei «ilusioa» egin die elkarrekin gailentzeak. Finalean egindako lan ona azpimarratu dute.
Teresa Errandonea atleta Donostiako belodromoan. Bertan entrenatzen da eguraldi txarra dagoenean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Erori, zutitu, eta jauzi egin

Beñat Mujika Telleria

Min hartuta egotea zaila izaten da kirolarientzat, baina soleoan izandako lesioa atzean utzita, sasoiko itzuli da Teresa Errandonea hamar hilabeteren ostean.

<b>Realeko jokalariak igandean sartutako goletako bat ospatzen.</b> ©LA LIGA

Balio handiko partida

Ainara Arratibel Gascon

Realak atzeratutako liga partida jokatu du gaur Real Madrilen zelaian. Txuri-urdinek segida eman nahi diote igandean lortutako garaipenari

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...