Sarrera

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2021eko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Liburu honek argia ikusten duenerako, nire argia itzalia izango da, baina amaitu gabe geratuko den lan honetarako sarrera hitz batzuk jarri nahi izan ditut, liburuaren zergatia azaltzeko asmoz [...].

Esku artean duzuna Egunkaria-ri buruzko liburua da. Nire iritziz, Egunkaria oso proiektu baliotsua izan da euskararentzat eta, bereziki, euskalgintzarentzat; Egunkaria euskalgintzaren arrakasta izan zen, nire ustez, eta oso ondo erakusten du euskalgintza zibilaren funtzioa eta ekarpena. Hori kontuan hartuta, baloratu dut merezi duela kontatzea zer izan zen eta nola gauzatu zen.

Egunkaria zer izan zen kontatu nahi dut nire bizipenetik abiatuta [...]. Liburu hau saio moduan idatzi dut; gertaerak kontatuko ditut, eta dokumentatu egingo ditut. Nire bizipenetan oinarrituta esplikatuko dut Egunkaria zer izan zen, eta haren garai garrantzitsuenak kontatuko ditut, horien gainean nire gogoeta propioak eginez: nola bizi izan nituen, nola ikusten nituen, eta gaur egunetik begiratuta zer irakurketa egiten dudan.

Ez, ez da historia bat, baina argi gera bedi bertan kontatzen diren gertaerak horrela izan zirela, eta hori erakutsiko duten dokumentuak ere badaudela, eta izango dituela eskura hala nahi duenak. Gertatutakoaren egitatea ezin da aldatu; hori hor geratuko da, eta bada nire interesa hori ezagutu dadin [...].

Esan behar dut ohore handia izan dela niretzat Egunkaria-ko parte izatea, bere on eta txar guztiekin. Pertsona langile eta on asko bildu izan da urteetan proiektu horren bueltan, eta ederra izan da horien ondoan aritzea. Eskerrik asko, beraz, urteetan inguruan izan ditudan kide eta lagun guztiei. Kolektiboak egin zuen posible proiektua, eta espero dut nik neuk ere hondar aleren bat jarriko nuela!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.