Ikus-entzunezko legea «galduriko aukeratzat» dute

2022ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Pantailak Euskaraz taldeak Espainiako Kongresuan onartutako Ikus-entzunezkoen Lege Orokorrerako Proiektuaren aurka egin du, ez baitu uste «hizkuntza gutxituen berdintasuna» bermatuko duenik: «Euskara pantailetan hauspotzeko galdutako aukera bat izan da».

Taldeak «positibotzat» jo du euskarazko lanen finantzaketarako eta haiek plataformetan izan beharreko eduki kuotetarako gutxieneko batzuk ezartzea, baina horiek «nahiko anekdotikoak» direla salatu du. Kuoten kasuan, gainera, salatu du legeak ez diela «merkatuan nagusi diren» plataformei eragingo.Ekoizle independenteak, «euskaraz edukiak sortzeko apustua egin dutenak», «kinka larrian» utzi izana ere gaitzetsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.